Baigorri Nafarroa Behereko udalerri bat da.  Bi Nafarroen erdian dago eta bertan egiten dute urtero, Nafarroaren Eguna. Apirileko azken igandean izaten da.

Familian joateko leku zoragarria da Baigorri, txikia eta lasaia. Mendiz inguratuta dagoen herria da eta oso erakargarri egiten du horrek. Bestetik, Urepeleko Errobi ibaiak alde batetik bestera zeharkatzen du herria eta hainbat gunetik iritsi daiteke errekara.

Esan daiteke errekaren inguruan eratu dela Baigorri. Kale nagusi bakarra du herriak eta errekak moduan alderik alde zeharkatzen du. Kilometro eta erdiko errepide-karrika da eta herriak dituen bi gune nagusiak elkartzen ditu: Gaineko Karrika eta Behereko Karrika.

Hiru zubi ditu Baigorrik

-Elizaren eta frontoiaren ondokoa: Elizondorako bidea da hori.
-Erromatar zubia eta ondoan duen zubi modernoa. Zubi modernoa zeharkatuta iritsiko sartuko gara Behereko Karrikan eta iritsiko gara udaletxeko plazara eta parean duen frontoi nagusira. Plaza honetan daude baita ere turismo bulegoa eta herriko ostatu nagusienak. Hain zuzen ere frontoi paretik doan bidexkatik iritsiko gara hain ospetsua den Etxauzko gaztelura.
-Errugbi zelai ondoko zubia. Irulegira eta Donibane Garazi aldera eramaten duen errepidea.

Hain zuzen ere errugbi zelai ondoko zubiaren kontra bada atsedenleku polit bat. Ez da bakarra. Herriak txoko asko ditu eta mahaiak daude mahaiak ere eserlekuak daude han eta hemen. Errugbi zelai ondoko atsedenlekua errekaren ondoan dago eta baditu berdegune bat eta bizpahiru mahai.

Argazkiak: Gorka Palazio, Carlos Octavio Uranga eta Google Maps.