Ultzaman, Orgiko basoa

Lizaso herriaren lurretan kokatua, Orgiko basoan hainbat ibilbide egin daitezke eta baso guztia da, berez, jolasera gune ederra.

Lizasoko 77 hektarea dituen baso hau Natura 2000 Europako Sarean dago sartuta, Ultzamako eta Basaburuko Hariztiak izeneko gunearen barrenean. Ehunka urte dituzten haritzek osaturiko basoa da, eta eremu honek hiru helburu ditu: hariztia zaintzea, ingurumenari buruz heztea eta aisialdirako aukera ematea.

Ibilbideei dagokienean zailtasunik gabekoak dira guztiak, eta 2 eta 10 kilometro artekoak.

Autoentzako aparkalekua dago, eta aparkalekuaren ondoan komunak ere bai. Ibilbideak seinaleztatuta daude eta han eta hemen aurkituko ditugu atseden hartzeko eserlekuak eta mahaiak, informazio panelak, egurrezko zubitxoak eta pasarelak, urmaelak, txoriak behatzeko txabolak…

Joan aurretik begiratu eguraldi iragarpena eta informatu parkeko zerbitzuak zabalik ote dauden.

—BASOKO HIRU IBILBIDEAK

Ibilbideen gunetik ibiltzeak basoa ikusteko askotariko aukerak eskaintzen du. Prestatutako gunea eta eta labirintoa, bidea eta xenda baditu.

Hiru ibilbideek guztira 2.400 metro osatzen dituzte, ez dute inolako zailtasunik, eta lasai ibilita 60 minututan egin daitezke. Mugitzeko gaitasun mugatua duten pertsonak ibiltzeko modukoak dira hirurak.

—BESTE IBILBIDE BATZUK

Orgiko basotik gertu badaude beste ibilbide batzuk dira Aratxuriko ibilbidea, Zohikaztegiaren ibilbidea, Belateko itzuliaren ibilbidea eta Orkingo Haritz monumentalaren ibilbidea.

—NOLA IRITSI

Orgiko basoa Iruñetik 25 kilometrora dago.

Bi errepide daude aukeran. Errazena da N-121-A errepidea Frantzia aldera hartu eta Ostitzen Lizaso aldera hartzea. Bestea aukera da N-240-A errepidea hartu eta Aizoainen N-4110 errepidetik Markalainera jaistea.

Donostiatik etorriz gero, A-15 autobidetik egin Urritzaraino.

Argazkiak:

Juan Carlos Guerra

Roberto Martínez

Mikel Ugarte Gil

Jose Manuel Mena

Roberto Molero

Anna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude