Jaizkibelgo begiratokia eta dorreak

Jaizkibel Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen mendia da, Higer lurmuturretik Pasaiako badiaraino luzatzen dena.

Jaizkibelgo paradore zaharraren hormak. Gianfranco Petrella.

Joan den mendeko 50eko hamarkadaren amaieran turismo paradore bat eraiki zuen orduko Gipuzkoako Diputazio Probintzialak Jaizkibelen. Gaur egun arrastoak besterik ez dira gelditzen; izan ere, 1999an eraitsi zuten eraikina. Haren lekuan horma zahar batzuk –paradore zaharraren oroigarri gisa– eta begiratokia daude gaur egun. Mahai panoramikoa ere badago nondik Txingudiko badiaren gaineko bista bikainak dauden. Leku ezin aproposagoa da umeekin egun pasa egiteko edo familian txango bat egiteko. Nahi izanez gero, ondo seinaleztatutako pasealekuak daude eremuaz gozatzeko.

Autoz sar daiteke bertaraino. Iristeko bi aukera daude: Hondarribitik gora abiatuta edo Lezotik Pasai Donibanera joanda. Lezo atzean utzi eta Pasai Donibanera iritsi aurretik, eskuinetara, GI-3440 errepidetik Jaizkibelera doan errepidea hartu eta begiratokira igoko gara. GI-3440 errepideko 10. kilometroaren ondoren, aparkalekua eta behatokia dagoen paradore zaharra daude.

Zaintza-lerroko dorreak

Oso gertu dagoen dorreetako batera joan gaitezke. Jaizkibel mendiaren gailurra koroatzen duten zaintza-dorreetako bat da. Azken gerra karlistan –1872 eta 1876 artean– Hondarribia eta Pasaia arteko zaintza lerroko dorreetako bat da, hain zuzen ere.

Itsas erlaitz zoragarriak daude, baita ere, Jaizkibelen. Zalantzarik gabe aukera handiak eskaintzen dituen parajea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude