Haurrak ezkutatu egin daitezke, gora igo daitezke, eskalatu , irudimena askatu…. Jolas parkea material naturalez sortutako espazioa da, Villatuertako ibaiaren ondoan dagoen berdegune batean kokatua. Jolas askerako parkea da, eta herriko bizilagun txikienek aktiboki parte hartu dute haren diseinuan eta sorkuntzan.

Jolasgunea osasun-zentroaren atzealdean egokitu zen, patinatzen duten lekuaren eta modulu konbentzionalez osatutako jolas-parke bat dagoen lekuaren ondoan. Udalak bultzatu zuen espazio berria, guraso.eus eko kolaboratzaile den Txusma Azconaren laguntzarekin. Diseinua eta filosofia Francesco Tonucci pedagogo italiarraren proposamenetan oinarritzen da, baita ‘slow’ mugimenduetan ere, lasaitasunera itzulera aldarrikatuz eta pertsonen garapena defendatuz.

Billatortako (Nafarroa) haur parkea eraldatzeko proposamena landu genuenean ez genien galdetu haurrei ea zer nolako parkea nahi zuten. Saio desberdinen bidez jolasteko aukera eman genien horretarako eskeintza aproposa sortuz: material desestrukturatutako materiala eskainiz, bertako parkera txangoa eginez eta joslasten utziz, eta hauetan zer gertatzen zen dokumentatu egiten genuen, haien jolasak eta hitzak jasoz.

Modu honetan jaso genituen haurrek zituzten beharrak (ez nahiak), eta proposamenak bide honetatik egin ziren. Honi gehitu udalak jarritako ardura, auzolan bidez herritarrek egindako lana, non haurrek ere parte hartu izan zuten, eta emaitza gisa haur eta herritarrek sortutako parkea dugu.

Bertakoek parke honekiko duten atxikimendua beste edozein lekutan ez da erraza ikusten, eta ondorioz, erabilpena eta zainketa ere oso nabarmenak dira.

Txusma Azkona