Santa klara parkea, Balmaseda

Santa Klara parkea Balmasedako herrigunean dago, hezi batek inguratzen du eta iturria ere badu bertan. Parke honek   Zilarrezko Zabua saria irabazi zuen 10.000 biztanletik beherako herrien kategorian.

Santa klarak parkea Bizkaiko lehen hiribilduaren historia luzea gogorarazten diguten egiturez beteta dago. Nabarmentzekoak dira Erdi Aroko gaztelua, 9 metrokoa, zeinak Alonsotegiko eta Enkarterriko 10 udalerrietako armarriak baititu.

Tirolina  bat ere badago  bertan 20 bat metrokoa, parkeko erakargarri nagusietako bat.

Parkean daude, halaber, herensuge-formako rokodromoa, non jolasak eta txirristak baitaude.

Parkean aurkitu ditzakegu gainera, Balmasedan trenak izan zuen garrantzia gogora ekartzen digun lokomotorra, hondar-lekua, etxetxoak, malgukiak…

Zabu egokitu bat  ere badago  gurpil-aulkian ibiltzen diren haurrentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude