Urdazubi Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. 400 biztanleren bueltan ibiltzen da. Zugarramurdi eta Baztan udalerriekin batera Baztanaldea eskualdea osatzen du Baztan Bidasoa eskualdearen barnean.

Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi herriekin batera Xareta elkartea edo azpieskualdea osatzen du.

Leku lasaia eta ederra da. Ugarana errekak zeharkatzen du herria. Aurrerago, Urdazuri izena hartuta Donibane Lohizunen itsasoratzen da.

Herrigunean, elizaren aldamenean jolas parke txiki bat dago. Egurrezko etxola da neska-mutikoen artean arrakasta handiena duena. Egurrezkoa da eta pasabide eta zubi desberdinetatik iritsi daiteke bertara. Bestelako ziburuak ere badaude eta horrekin batera eserlekuak, zaborrontziak eta oso gertutik pasatzen den errekatxoa iturri eta guzti.

Bestelakoak ikusteko

IX. mendean sortu eta 1839an utzitako Salbatore monasterioa dago Urdazubin. Horrekin batera, 1713ko errota eta herrigunean Axular baserria, Pedro Agerre Axular idazlearen jaiotetxea.

Xenda oso politak daude Urdazubitik Zugarramurdira, Ainhoara edo Sarara. Zailtasun eta luzera askotarikok dira, gainera. Informazioa panelak daude han eta hemen haien berri emateko. Interpretazio zentro bat ere badago jolas parketik oso gertu.

Indianoek herrian egindako etxeak ikusteko itzulitxoa egitea ere oso gomendagarria da.

Gunearen izena: Urdazubiko parkea. Helbidea:Salbatore karrika, Urdazubin. Kokapena:herrian. Estalia edo irekia: irekia. Sarrera: doan. Iturria: bai, plazan. Komunak:bai. Irisgarritasuna: ez guztiz. Gurpildun aulkientzako irisgarria: ez. Aparkalekua:herrian daude aparkalekuak.