[stextbox id=”info”]Gunearen izena: Andatza auzoa. Helbidea: Andatza, Oriotik Aiarako bidean. Kokapena: auzune bat da. Estalia edo irekia: irekia eta frontoi estaliarekin. Sarrera: doan. Iturria: bai. Komunak: Arizterrazu tabernan. Irisgarritasuna: bai. Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai. Aparkalekua: bai.[/stextbox]

Neska-mutikoekin denbora pasa joateko leku ederra da Aiako Andatza auzoa. Oriotik abiatu eta Aia herrira iritsi aurretik dagoen auzunea da. Ospatsua da aspalditik bertako Arizterrazu ostatuan egiten diren trikiti erromeriengatik.

Aparkalekua, auzo eskola, parke txiki bat, ermita eta frontoia ditu auzuneak. Eserlekuak eta iturria ere ez dira falta, eta Arizterrazu ostatuan askotariko jakiak zein edariak eskaintzen dituzte.

Jolaserako erabilera libreko frontoi estalia, jolaserako estrukturak, ziburuak, eta mahai-tenisa daude. Beraz, ez ahaztu palak, mahai-teniseko pilotak zein frontoirako tresnak eta jarduera fisiko pixka bat egiteko aukera ere izango duzue.

Leku lasaia da, eta nagusiak zein umeak lasai eta gustura egoteko modukoa. Gertu daude, gainera, Orioko hondartza zein Aia herria.