Usako (Oñatin)

Gunearen izena: Usako Helbidea: Zañartu auzoan kokatzen da. Kokapena: herri sarreran. Estalia edo irekia: irekia. Sarrera: doan. Iturria: bai. Komunak: Bai uda garaian irekita Irisgarritasuna: bai. Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai. Aparkalekua: Bai

Herriko erdigunetik oinez (10-15 min) edo bidegorritik bizikletaz (10 min), Zañartu auzoan kokatzen den Usakoko ur putzura helduko gara. Ur-jauzi txiki baten ondoan, eta errekaren ur jarioan, bainu-toki ederrak daude bertaratzen zaretenentzat. Atsedenean egon nahi duenak, horretarako egokitutako zelai itzela dauka eskura. Uda eta bero garaietatik kanpo ere toki aproposa eta gomendagarria da, lasaitasun bila bazabiltza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude