Intzakardi parkea, Donezteben

Gunearen izena: Intzakardi parkea.

Helbidea: Leitza-Doneztebe errepidetik du sarrera.

Kokapena: herri sarreran.

Estalia edo irekia: irekia.

Sarrera: doan.

Iturria: bai.

Komunak: inguruko tabernetan.

Irisgarritasuna: bai.

Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.

Aparkalekua: herriko aparkalekuetan.

Doneztebe sarreran bada parke gomendagarri bat. Udan itzal ederra aurkituko dugu bertan, eta udazkenean zoragarria da eroritako hostoekin jolasean egitea.

DSCF1133

Parkea ibaiaren kontra dago eta umeentzako jolas gunea, nagusientzako ariketa fisikoa egiteko aparailuak eta eserleku ugari ditu. Ausartenek ibaira jaisteko bidea ere aurkituko dute, eta bizikletan zein oinezko ibilalditxoak egitea gustuko dutenek jakin behar dute bertatik pasatzen dela bide berdeetako bat.

Bestelako jakingaiak

Historiak dio garai batean parkea ingelesen hilerria izan zela, frantsesen aurka izandako borroketan. Gaur urte osoan izugarri bisitatua den parkea da, eta bertan platanondo ale bikainak nabarmentzen dira. Bertako zuhaitz anitz ere ikus daitezke bertan.

Intzakardi parketik trenbideko zubiraino irits gaitezke. Handik Galbaraialde eta Baztan ibaiak bat egiten ikusiko dugu. Hortik aurrera Bidasoa izena hartzen du Baztan ibaiak.

Hemendik igarotzen zen Elizondo eta Behobia lotzen zituen trena. Gaur egun oinezkoentzako eta bizikletentzako egokituta dago. Berarainoko bidea egin daiteke bertan, eta eten batzuk tarteko Endarlatsaraino irits daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude