Getaria Gipuzkoako kostaldean kokatuta dago eta erdigunean aurkitzen da 10 urtera arteko neska-mutikoentzako katalogatuta dagoen Aldamar parkea.

Oinezkoentzako eskailerak, eskailera mekanikoak eta igogailua daude bertara iristeko. Oinezko eskailerak igotzen ari garela egingo dugu topo parkeko iturriarekin. Lehenengo mailara iritsita neska-mutikoen neurrira egindako frontoi polit bat aurkituko dugu. 2015ean egindako Getariako frontoi txikia da. Ondoan, berriz, eserlekuz inguratutako espazio zabal bat dago.

Maila batzuk gehiago igota iritsiko gara jolas parkera. Getaria kostako herria izenik itsasontzi eder bat aurkitzen da jolas-parkearen erdi erdian. Alde batera eta bestera bestelako jolasak daude: koloretako etxetxoak, zabuak, gora eta behera ibiltzeko sokaz osaturiko estrukturak… Marrazoak, aingurak, kaioak eta arrantza sareek apaintzen dute parkea.

Animaliak debekatuta daude parkean.

Errepidearen beste aldean herriko frontoi irekia dago. Eguraldi onarekin jende askoren topalekua izaten da.

Getariak inguru natural aberatsa du eta horrekin batera flash paisaia ikusgarria. Askotariko familia planak egin daitezke bertan.

Gunearen izena: Aldamar parkea. Helbidea: Gudarien plazatik du sarrera. Kokapena: herrigunean. Estalia edo irekia: irekia. Sarrera: doan. Iturria: bai. Komunak: inguruko tabernetan. Irisgarritasuna: eskailera mekanikoak daude. Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai. Aparkalekua: gutxi.