Jolas gune honek bi sarrera ditu, plaza aldetik bata eta kale aldetik bestea. Plaza aldetik txirrista bidez edo pneumatiko zaharrekin egindako eskaileretatik jaitsi ahalko dira haurrak bertara. Bi zoru mota ditu parkeak: areaz estalitakoa eta pinu-azal txikituarekin osatutakoa.
Espazioaren erdian urarekin esperimentatu eta jolasteko eskuzko iturriak daude eta bita zirkulu erdiko egiturak, gainetik ibili ahal izateko moduan.
Gunearen albo batean tamaina handiko gurpilak daude eta bertan, landare usaindunak daude.
Landare hauez gain, gunean fruta arbolak ere landatu dira eta hortik dator, jolas gunearen izena, baratzeko pikua. Horretaz gain, egurrezko tipi handia eta pneumatiko zaharrekin egindako anfiteatro itxurako espazioa ere badago. Jolas gunearen alboetan beltzez margotutako paretak daude; batean rokodromo txiki bat dago eta bestean, baratzeko pikuaren olerkiaz gain, arbel erraldoia. Errepide aldeko espaloitik gunera sartu ezkero, pergola moduko bat dago, beste landare batzuez inguraturik.
Horretaz gain, gunean borobilean eserita egoteko hainbat gune egokitu dira.
Atentzioa deitzen dute zuhaitz enbor handiek. Bestelako zerbitzuak: Gunearen goiko aldean plaza dago eta bertan ere, jolaserako gunea dago. Kafetegia ere bai.