Etxebarria parkea, Bilbon

 

Gunearen izena: Etxebarria parkea.
Helbidea: Camino del Polvorin 31.
Kokapena: Zazpikaleak auzoan, Bilbon.
Estalia edo irekia: gune irekia eta estalia ditu.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: –.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai, inguruko kaleetan.

Espazioaren deskribapena

Parkeak bi jolasgune ditu. Tximiniaren ondoan dagoena irekia da, eta Maionaren inguruan dagoena estalita dago. Uribarri eta Begoña auzoen artean dago kokatua.

Eremu honetan kokatzen zen 80ko hamarkadan Echevarria industriaren fabrika nagusia, gaur egungo Sidenor. Orubea hutsik gelditutakoan Udalak parke handi bat eraiki zuen bertan. Gaur egun Bilboko parkerik handiena da.

Leku zabala da, eta malda batean dago. Horri esker bistarik onenetakoa du, eta handik ikusten dira Zazpi Kaleak eta Arriaga antzokia. Alde zaharra eta erdigunea baino gorago aurkitzeagatik hiriaren ikuspegi apartarekin goza daiteke bertatik.

Etxebarria parkearen erdian antzinako galdategiaren jatorrizko tximinia bat aurki daiteke. Hiriko leku askotatik ikus daiteke. Iraganeko fabrikaren arrasto bakarra da. Bilboko Aste Nagusian barrakak Etxebarria parkean ipintzen dira. Su artifizialak ere parketik jaurtitzen dira. Metroko geralekua: Santutxu.

Jolasleku estaliari dagokionean Etxebarria parkearen sarreretako batean dago kokatuta. Maionaren galtzaden hasiera inguruan, hain zuzen ere. Estalduraren forma eliptikoa da, ia borobila eta hesi batek inguratzen du eremu guztia.

Argazkien iturria: Bilboko Udala eta Wikipedia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude