Jolasgunea: Atxorrotz, Eskoriatza (Gipuzkoa)

 

Gunearen izena: Atxorrotz.
Helbidea: Eskoriatzako mendi punta bat da.
Kokapena: Erdigunetik abiatuta ordubetera.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: ez.
Komunak: ez.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz… Autoak ez.
Gurpildun aulkientzako irisgarria: nekez.
Aparkalekua: bai, herrian.

Espazioaren deskribapena

Paraje eder bezain lasaia da Eskoriatzan Atxorrotz, eta historiarekin lotura estua du gainera. XVI. mendeko baseliza txikia dago bertan eta Erdi Aroan Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen, Arabako Arratzu-Ubarrundia eta Gipuzkoako Deba Garaiaren arteko pasagunea kontrolatzen zuena. Aztarnak ikus daitezke oraindik ere.

Ez da zaila Atxorrotzera iristea. Eskoriatzako erdigunetik egin daiteke 2,7 kilometroko igoera. Ez da luzea, eta ez da zaila nahiz eta aldapa badagoen tarteka. Poliki-poliki gustura egingo dute txikienek ere.

Beste aukera bat da Bolibar auzotik igotzea. Ordu beteko bidea da. Badaude bide laburragoak, baina kasu honetan ura edateko iturria, atseden hartzeko eserlekuak eta antzerako aukerak izango ditugu. Aukera izango dugu baso artean eta bidexka politetatik igarotzeko.

736 metrotara dago Atxorrotz. Iritsitakoan aisialdi gune eder bat aurkituko dugu eta inguruko paisaia ikusteko begiratoki aparta. Mahaiak eta sua egiteko parrilak ere badaude. Inguruko neska-mutikoen artean ospetsua da, baita ere, bertako kobazulo txikia. Alde batetik sartu eta bestetik irten daiteke.

Eskoriatzako udal webgunean gazteluari buruzko informazioa hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude