2008an mintegi izateari utzi zionetik etxalde hau itxita egon da, eta urteak eta urteak eman dira inongo erabilpenik gabe. Gaur egungo egoera ekonomikotik eratorritako arazoei aurre egiteko aisialdi kontziente eta eraikitzailea gauzatzeko gune baten beharra ikusi zuten  auzoko hainbat sektorek (familiak, langabetuak, gazteak, erretiratuak…). Izan ere, barazkiak, loreak eta landareak haztea zen garai batean egiten zen jarduera eta, beraz, lurra prestatuta zegoen horretarako. parkea biziberritu dute eta jolasgune berri bat ere sortu dute.

Hirian bertan naturaz gozatzeko eta naturan jolasteko  gunea ahalbidetu dute auzotarrek,  elementu sinpleenekin. Area, jolas sinbolikorako sukaldetxoa, aterpea, musika eta soinuak egiteko elementu berrerabiliak… kokatu dituzte jolas gunean, parkeko beste txokoekin batera arratsalde-pasa egiteko aitzakia  paregabea eskaintzen digu jolasguneak.

Parkea eta egitasmoaren inguruan informazio gehiago hemen

Guraso.euseko albistea eta egitasmoko partaide bati elkarrizketa hemen

Ezaugarri paisajistikoaz gain, landak honako bereizgarriak ditu:

  • Estetikoak: XIX-XX mendeetako eraikuntza eta elementu apaingarriak aurkitzen dira. Adibide gisa Buskandoko ur-biltegirako sarbidea eta hego-mendebaldeko atean aurkitzen den Zeres-en irudia (nekazaritza eta emankortasunaren greziar jainkosa). Baita zuhaitz mota desberdin eta tamaina handikoak, etab.
  • Ekologikoak: bertan landare espezie eta animaliak ugari bizi dira, txantxikua adibidez. Gainera, HAPOn azaltzen diren korridore berdeen sarean, gune berde interesgarritzat jotzen da.
  • Ondare, historia, sinbolo eta identitatearen ikuspuntutik. Hiriko historiari erabat lotuta dago, bertan aurkitzen diren XIX. mendeko ur-biltegiek Donostiako biztanleria urez hornitzen eta hasetzen bait zituzten. Gainera, hor dugu Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostiako udalarentzat eginiko txostena (Informe de Valoración Patrimonial de los Depósitos de Agua de Soroborda y Buscando, 2006).
  • Gizarteari dagozkionak: garai batean, aisialdirako guneak mugatuak zirenean, lursaila zabalik zegoen helduen bilgune eta haur eta gazteen jolasleku bezela.

Gunearen izena:Uliako lore baratzak
Helbidea: Uliako mintegiak Ategorrieta-Ulia auzoan kokatzen dira, 14.450 m2 ko partzela batean.
Kokapena: herrigunean.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria:bai.
Komunak: bai, parkearen sarreran.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: Ez..