Espazioaren deskribapena

Noaingo zentzumenen parkea berezitasun handiko parkea da. Parkea bost gune nagusitan bereiztuta dago, gune bat zentzumen bakoitzeko:

  • ikusmenari eskainitako lorategia: kolorea da nagusi landare tamaina ezberdinen artean eta honek intsektu ugari erakartzen ditu … esploratzeko gune aproposa!
  • ukimenaren lorategia: enbor azal latzak, arantzadun landareak, lore politak … ukitu ukitu!
  • entzumenaren parkea eta lorategia
  • usaimenaren partea eta lorategia: gune honetan sartzearekin bat landareen lurrin desberdinak nabarituko ditugu.
  • lorategi jangarria eta baratzea: ikusmenaren eta dastamenaren gozamenak baratzean egiten dute bat! Bertan oiloak ere aurkituko ditugu, auzotarrek arrautzak jasotzeko aukera daukate konposta eramatearen truke. Horretaz gain, barazki ekologikoak aukeratu eta norberak nahi dituen bezala biltzeko aukera dago (Lorenea gunean azaltzen dute nola).

Bost gune hauek urmael handi batek osatzen duen topagunean elkartzen dira.

Gainera, zentzumenen parkearen ondoan jolaserako , kirolerako zein egoteko gune handi bat dago. Bertan aurkituko dugu ohikoagoa den egitura duen jolasparke bat, berdegune handi bat, saskibaloian jolasteko pista bat (saskiak altuera desberdinetan jarrita), helduek ariketa fisikoak egiteko aparatuak, jolaserako egurrezko egiturak.

 

Bestelakoak

Parkean 30 zuhaitz espezie, 95 zuhaixka eta 70 landare bizikor mota aurkitu ditzakegu.

Parkean zehar piktogramak aurkitu daitezke.

Zentzumenen baratzea Varazdin fundazioaren bidez kudeatzen da eta  irabazi asmorik gabeko fundazio honek pertsonak laneratzeko nekazaritza ekologikoan prestatzen ditu bertan.

Gunearen izena: Zentzumenen parkea.
Helbidea: .
Kokapena:Herrigunean, udaletxearen alboan.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai, .
Irisgarritasuna: oinez Iruñeatik bidea dago, bizikleta aparkatzeko lekua dago, autoz, aparkamendua dago
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai, herrian.