Espazioaren deskribapena

Belardiak, zuhaitzak eta ura dira parke honetako  osagai nagusiak. Zabalgune nagusiaren tontorrean, zorutik ateratzen diren ur txorrotekin hornitutako gunea du parkeak, inguruan eserlekuak dituela, hori da parkeko “plaza, topagune nagusia”. Hortik behera, harriz, landarez eta hondarrez inguratutako urmaela. Pare horretan Izarraiztik jaisten den errekatxoaren urarekin hornituko da urmaela urte sasoi gehienetan. “

Urarekin egin duten bezala, inguruak eskaintzen dituen gainerako elementu naturalekin integratuta, “eta Izarraitzen erabateko presentziarekin” osatu nahi izan dute parkea, Urmaela egiteko ateratako lurrarekin tontor batzuk egin dira, eta tontor horietan landatu dira pagoak. Uraren ardatzean, berriz, sahats negartiak landatu dira, 28, guztira. Berdegunean barreiatuta, berriz, astigarrak ere landatu dituzte.

Parkearen izenak adierazten duen bezala, Izarraitz aldera igotzeko atea ere bada gunea. Mendialdera zegoen penditza leundu egin dute, oinez edo bizikletaz erosoago ibiltzeko bidezidorrak sortuz, parkearen goikaldera zein handik gora Izarraitz aldera joan nahi dutenentzat.

Maldak gora eta behera ibiltzeko, ura, area, belardia. Haurrek gozatzeko behar duten guztia du parke honek. Hori bai, eraman aldatzeko arropa. zaila baita busti gabe irtetea bertatik.

Gunearen izena:Izarraizko Atea.
Helbidea:Esklabetako eraikinaren eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriren artean  .
Kokapena: Azpeitia.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: ez.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.

 

Galeriako argazkiak uztarria.eus ataritik ekarri ditugu.