El Prado parkea (Gasteiz)

 

Gunearen izena: El Prado parkea.
Helbidea: Portal de Castilla, Felicia Olave, Elvira Zulueta kaleetatik sarrerak.
Kokapena: erdigunean.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai, ondoko tabernetan.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletan, patinetan…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua:  bai, inguruan.

 

Arabako hiriburuak parke eta berdegune eskaintza zabala du. Horien artean aurkitzen da El Prado izeneko parkea. Azalera handia du eta hainbat sarrera ditu: Portal de Castilla kaletik, Felicia Olave kaletik, Fray Francisco de Vitoria pasealekutik eta Elvira Zulueta kaletik.

El Prado animalientzako bazkalekua izan da antzina. Gasteiztarrek XII. menditik erabiltzen dute. Gaur egun ere erabilera handia ematen diote, baina aisialdirako batez ere. Jarduera fisikoa egiteko ere askok erabiltzen dute.

Berdegune zabala da, bidexkak ditu eta eserlekuak ere ugari. Erdi inguruan neska-mutikoentzako jolas parkea dago. Txirritak, zabuak, eta gaztelu itxurako egurrezko estruktura ditu. Motrizitate behar bereziak dituzten neska-mutikoentzako zabu bat ere badago.

Umeen jolas parkearen ondoan baloiarekin edo bestelako jolasetara ibiltzeko hormigoizko gune zabala dago. 

Zuhaitzak eta terraza

El Prado oso aberatsa da beste arrazoi askorengatik. 300 bat zuhaitz ditu eta mota askotakoak. 21 espezie daude zenbatuta, guztiak hostogalkorrak. Nabarmentzen dira indigaztainondoa, lizarrak, ezkiak eta astigarrak.

Parkearen kantoi batean, bestalde, ostatu pare bat daude eta ia urte osoan izaten dute terraza.

Hainbat artistaren lanak ere ikusgai daude bertan Artelan Proiektua izeneko egitasmoaren baitan.

Leku lasaia da eta erdigunetik nahiko gertu dagoena.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude