Olabeagako parkea (Bilbo)

 

Gunearen izena: Olabeagako parkea
Helbidea: Olabeagako Nikolas Deuna
Kokapena: Ibaizabal ertzean, Euskaldunatik nahiko gertu.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.

Hiru mailatan banatzen dira jolas parke honetako egurrezko estrukturak. Behean ziburuak aurkitzen dira, erdiko mailan txirrista handi baterako sarrera goiko mailan berriz altxor eder bat; Piraten itsasontzi eder bat!

Honetaz gain egurrezko etxetxo bat, tirolina…

Parkeak itsas giroa du gai nagusitzat eta  erriberan  itsasontziak arrastatzen zituzten emakumeak omendu nahi ditu.

Zuhaitzek ontzi pirata estali arren biribilgunean bertan dago, Ibaizabal ertzean, Zorrotzarako bidegorria soilik geratzen den puntuan. 
Komuna errekan goraxeago dago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude