Autobus geltoki zaharra (Iruña)

Gunearen izena: Autobus Geltoki Zaharra.
Helbidea: Autobus Geltoki Zaharra
Kokapena: Iruña
Estalia edo irekia:Estalia
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.

Iruñako erdigunean dago autobus geltoki zaharra. Izenak dioen bezala, autobusen geltokia zena orain, jolaserako gunea da. Bi espazio nagusi ditu, alde batetik txikien gunea eta bestetik, gazteena. Komunak, mahaiak, iturria, zakarrontziak, aldalekua, bizikletentzako aparkalekua eta wifi-a era badaude.

Txikien gunean, jolaserako elementu hauek aurkitu genitzake: jolasak, ziburuak eta 2 solairuko autobus gorri handia.

Gazteen gunean berriz, rokodromoa, ping-pong jolaserako mahaiak, futbolinak, xake jolaserako mahaiak eta bestelako jolasak erabili ahal izateko mahaiak.

Gune estalia da eta gauez itxi egiten dute.

BITXIKERIAK

Eraikina 1934ko azaroan inauguratu zen eta 2007. urterarte jardun horretarako erabili zen. Gaur egun jolaserako eremu estalia da. Esan daiteke, Euskal Herrian espazio hau aitzindaria dela bestelako erabilera bat izan duen eraikin publikoa jolaserako espazio bilakatzen.

2018ko ekainian Geltoki izeneko egitasmoa jarri zuten martxan, lehengo autobus tiketak saltzen zituzten leihatilen gunean. Espazio horretan Nafarroako artisau eta ekoizleen produktuak erosi eta dastatu daitezke tabernan. Horretaz gain liburutegi txokoa eta ludoteka bat ere atondu dute.

Egitasmoa Nafarroako ekonomia solidarioko hainbat eragilek kudeatzen dute eta ekitaldirik ezean, igandetan itxita egoten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude