Espazioaren deskribapena

Lapurdi erdialdean dagoen aintzira artifiziala dugu Senperekoa. Lau errekak elikatzen dute eta herrigunetik bost kilometrora dago. Hamabi hektareako eremua du eta 700 metroko hondartza.

Ezaguna da maiatzean Ipar Euskal Herriko Ikastolek Senpereko aintziran egiten dute Herri Urrats festa. Leku ederra da aisialdirako. Itzuli osoa egiten duen 3,2 kilometroko ibilbide dotorea dauka eta jende askok egiten du oinez edo korrika. Hainbat gunetan egurrezko mahaiak ere badaude jendearen gozamenerako.

Senpereko aintzirak sorosle zerbitzuarekin zaindutako bainu lekua du ekainaren 30etik irailaren 2ra bitartean, 11:00etatik 18:30era. Komunak eta dutxak ere erabilgarri daude epe horretan.

Hondartzan 2-10 urte bitarteko ­­­umeentzako jolas parkea dago. Jolas parkean ziburuak, txirristak, eta mahai-tenisa egiteko bi mahai daude. Senpereko liburutegiak ipinitako liburu kutxa ere bai irakurri nahi dutenentzako.

Aintziran hainbat ur jarduera egin daitezke, besteak beste kanoa edo pedaloa. Toboganak ere badaude. Arrantza gunea ere bada aintzira, baina baimen berezia behar da horretarako.

Bestelako zerbitzuak

Eserlekuak, eta zaborrontziak ugariak dira. Lauzpabost taberna-jatetxe ere badaude inguruan.

Hartu kontuan txakurrek debekatuta dutela hondartza eremuan sartzea eta gune osoan lotuta eraman behar direla. Bestetik, debekatuta dago sua egitea eta aparkalekua ordainpekoa da ekainaren 15etik irailaren 15era. Autokarabanendako gunea ere badago.