Jolasgunea: Urgull mendia, Donostian (Gipuzkoa)

 

Gunearen izena: Urgull mendia.
Helbidea: Donostian.
Kokapena: Alde Zaharraren kontra.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz… Autoak ez
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai, hirian.

Espazioaren deskribapena

Urgull mendia Kontxako badiaren mutur batean dago, eta Alde Zaharra babesten du. Hiriaren hiru biriketako bat da; lasaitasun ederra emango dizun ingurumari naturala. Landaredi exotikoz beteriko gunea da eta asfaltatutako bideak ditu. Gainera, Donostiaren ikuspegi itzelak eskaintzen dituzten begiratokiak ditu nonahi.

Leku ederra da umeekin joateko; izan ere, jolaserako eremu oso bereziak eskaintzen ditu. Gertaera historikoek utzitako arrastoak topatuko dituzte bidean: gotorlekuak, Donostiako harresi zaharraren zati bat, atalaiak, bidezidorrak, kobazulo txikiak, askotariko ezkutalekuak, Motako gaztelua…

Urgull mendiko sarrerak —hainbat daude— itxita egoten dira gauez. Irekiera ordutegiak dira: maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean 08:00etatik 21:00etara, eta urriaren 1etik apirilaren 30era, 08:00etatik 19:30era.

Bestelako zerbitzuak

Urgullen iturriak, eserlekuak, eta begiratokiak daude. Asfaltatutako bideak daude baina auto zirkulazio orokorrari itxiak. Kontuz, eremu asko aldapatsuak dira. 

Taberna txiki bat ere badago, batez ere uda sasoian zabaltzen dutena. Donostiako Alde Zaharra oso gertu dago.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude