Espazioaren deskribapena

Elgetatik irten eta Arrasaterako bidean bidegurutze bat aurkituko dugu Intxortako Atea monumentua eta 1936ko fronteko lubakiak dauden inguruan. Autoa aparkalekuan utzi eta oinez egingo dugu Asentzioko putzurainoko bidea. Bertan, erretegiak, mahaiak eta iturria aurkituko ditugu. Gure Borda izeneko elkartea ere bai. Paraje zoragarria da. Bertatik Udalaitz eta Anboto ikus daitezke.

Bestelako zerbitzuak

Asentzioko putzuan arrain gorriak daude eta ohikoa da jendea arrantzan ikustea. Amuan ogia jarri ohi da.

Asentzioko ermita ere inguruan da. Itxita egoten da. Maiatz erdialdera ospatu ohi dute Asentzio Eguna auzotarrek. Elgeta erdigunea Asentziotik hogei bat minutura dago oinez. Autoz, bost minutura. Bertan tabernak, hotela, frontoia… daude.

Gunearen izena: Asentzio ingurua.
Helbidea: Elgeta eta Arrasate lotzen dituen Kanpanzar bidearen kontra.
Kokapena: herritik kanpo.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai, matxuratuta.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: Autokarabanentzako gunea, sarreran.