Artabia (Nafarroa)

 

 

Gunearen izena: Artabiako parkea.
Helbidea: Urederra etorbidea, Artabia herrian.
Kokapena: herrigunetik gertu.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: oinezkoentzako doan. Autoek aparkalekua ordaintzen dute udan.
Iturria: bai.
Komunak: bai.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.

Espazioaren deskribapena

Lizarra eta Bakedano herrien artean, Urederra ibaiaren iturburutik oso gertu aurkitzen da Artabia herria. Herri txiki eta lasaia da, baina udan leku oso atsegina Urederra ibaiaren ur freskoetan igerian egiteko. Horrelakoetan bisitariak ugaritu egiten dira.

Hegoaldetik NA-7136 errepidetik iritsiko gara bertara eta herri hasieran dagoen kale estu batetik iritsiko gara autoz parkeko aparkalekura. Udan autoek ordaindu egiten dute sarrera. 2016an 3 euro ibilgailu bakoitzeko.

Bainutokia XVI. mendeko zubiaren inguruan eta belardiz inguratuta. Itzalgune ugari daude eta leku freskoa da udan. Ur putzuak 40-60 cm inguruko sakonera du. Erreka denez ur hotza da eta oinetako egokiak jantzita joatea gomendatzen da.

Bestelako zerbitzuak

Lekuak komunak, dutxa, iturria eta umeendako ziburuak ere baditu. Autokarabanak ere sartzen dira aparkalekura. Erreka kontrako eguzkia hartzeko belardiaren aldamenean beste belardi bat dago non taberna txiki bat aurkitzen den. Jaten zein edaten ematen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude