Belzenia (Hendaia)

Gunearen izena: Belzenia.
Helbidea: Txingudiko badia etorbidea / Boulevard de la Baie de Txingudi.
Kokapena: Belzenia frontoitik hondartzarantz abiatuta.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletan, patinekin…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua:  bai. Belzeniako frontoiaren parean.

 

Espazioaren deskribapena

Hondarribiko eta Hendaiako hondartzak lotzen dituen bidegorrian aurkitzen da, itsas bazterrean. Gunean hainbat espazio ditu: skatean egiteko pista, bizikletentzako pista, haurrentzako jolas-parkea (5-12 urte)… Iturriak, atseden hartzeko eserlekuak, mahaiak eta komunak ere baditu. Leku aproposa da egun pasa egiteko. Itsasoaren gertutasunak xarma handia ematen dio lekuari. Bertatik parez pare ikusten dira Hondarribiko alde zaharreko etxeak.

Bestelako zerbitzuak

Liburuak hartzeko liburu kutxa bat dago jolas-parkean. Hartu, irakurri eta eraman daitezke liburuak. Utzi ere bai, noski. Nahi izanez gero, bestalde, nahi beste luza daiteke paseoa bidegorrian.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude