Herriko plaza (Maule-Lextarre)

 

 

Gunearen izena: Herriko plaza.
Helbidea: Place des Allées.
Kokapena: herrigunean.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai, ondoko tabernan.
Komunak: bai, ondoko tabernan.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, patinetan…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.

Espazioaren deskribapena

Mauleko erdigunean dagoen plaza honek jolaserako hamaika aukera eskaintzen ditu. Espazio handi hau hiru gunetan bereizten da nagusiki. Frontoia, bi aldetako paretarekin. Kioskoa, bertara igo, bertatik jaitsi eta bertan jolasak asmatzeko aukera eskaintzen duena. Eta, plaza irekia. Plaza irekiaren zorua harri txikiz osatuta dago.

Jolaserako eremu honetan, ez dago jolas parkeetako egiturak beraz norberak sortu behar du bere jolasa. Plazan aulkiak eta zakarrontziak badaude.

Plaza honetan adin ezberdinetako pertsonak aurkitzea ez da bitxia. Batzuk bizikletan, beste batzuk esku pilotan, bakan batzuk hizketan eta besteren batzuk petanka jolasean.

Herriko plazan zaudela, udaletxerantz begiratu ezkero, herriaren goialdean Mauleko Gaztelu Zaharra ikus daiteke. Esploratzeko eta herriaz gehiago jakin nahi izan ezkero, Gaztelua bisitatzea gomendagarria da.

 

Bestelako zerbitzuak

Maule gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean garatu zen 1.050-1.070 urteen bitartean. Hasiera batean, Akitaniako bizkonderriaren menpe egon zen. Frantziako Iraultzan kartzela bihurtu zuten.

Maule-Lextarre 1.840. urtean sortu zen bi herriek bat egin zutenean. Herriak 1.870. urtean lortu zuen gaztelu-gotorlekuaren jabetza. Gaur egun Maule-Lextarre Zuberoako hiriburua da.

Gaztelua bisita daiteke. 2017ko prezioak dira 2,50 euro pertsonako. Zazpi urtetik beherako umeek ez dute ordaintzen. Bisita librea egin daiteke eta arduradunek aurreikusten duten denbora 30 minutukoa da. Bisita gidatuak ere egin daitezke aurrez txanda hartuta.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude