Espazioaren deskribapena

Berdegune zabala eta itsasora bista paregabeak ditu jolas parke honek. Parke guztia da jolaserako aproposa, baina baditu bereziki horretarako prestatutako hiru gune: txirristen gunea, egurrezko itsasontzia eta metalezko beste egitura bat. Gune horiek adin tarte desberdinetarako daude egokituta. Horretaz gain, hiru tamainatako egurrezko etxolak daude.

Bestelako zerbitzuak

Eserlekuak, mahaiak eta kantina bat ere baditu parkeak.

Santa Barbara itsasargia ere inguruan dago. Lurmutur aldera egindako aurkituko dugu, Donibane Lohizuneko badiaren ekialdean. Bertatik, Donibane Lohizuneko badia nahiz udalerria eta Ziburuko ikuspegi ederrez goza liteke.

Aparkalekua:  bai. Itsasertzeko pasealekuan. Bertan ez.

Irisgarritasuna: oinez. Ezin da bertaraino autoz edo bizikletaz joan. Bidegorri sarreraraino bai.