Izki (Korres)

 

Gunearen izena: Izkiko jolasgunea.
Helbidea: Herritik kanpora.
Kokapena: Herritik kanpora.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: ez.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: ez.
Aparkalekua: bai.

 

Espazioaren deskribapena

Korres herrian bertan aurkituko dugu Izkiko Parke Naturalerako aparkalekurako seinalea. Seinalea jarraituta iritsiko gara gure helmugara; izan ere, aparkalekutik 200 bat metrotara aurkitzen da jolasgunea.

Sarreran, eskuin aldean komunak, zuhaiztia eta mahaiak aurkituko ditugu eta ezker aldean berriz, aterpea. Aurrera segi ahala, egurrezko egiturekin egindako jolas parkearekin egingo dugu topo.
Jolaserako espazio zabala eskaintzen du gune honek, jolas librerako zein egurrezko egituretan edo urarekin jolasteko espazioak eta baliabideak eskainiz.

Egurrezko egituren artean, txintxaunak, txirristak, zaldikoak eta oreka lantzeko egiturak aurkituko ditugu areazko zoluaren gainean. Urarekin jolasteko, berriz, parkeko izkina batean antzinako ur bonba bat aurkituko dugu egurrezko kanalizazioekin inguratuta. Kanalizazio horietan urari trabak ipintzeko egurrezko pieza txikiak daude kateekin lotuta.

Bestalde, borobilean eseri edo batetik bestera saltoka aritzeko egurrezko enbor puskak ere aurkituko ditugu ur bonba zaharraren aldamenean.

 

Bestelako zerbitzuak

Jolaserako eremuan, mahaiak, zakarrontziak, iturria eta zuhaixkak daude eta horiek ere jolas librerako bestelako aukerak eskaintzen dituzte.

 

Argazki galeria hemen

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude