Piraten kioskoa (Mañaria)

Gunearen izena: Piraten kioskoa.
Helbidea: Herriko plazan.
Kokapena: herrigunean.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, autoz…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.


Espazioaren deskribapena

Herriko plazako kioskoaren bueltan eraikitako jolasgunea da. Bi gune berezi ditu baina deigarriena kioskoaren bueltan eraiki den pirata itsasontzia da. Tirolina eta hondarrezko gunea ere baditu.

Pirata kioskoak txirristak, eskalatzeko espazioak, eta igo eta jaisteko bestelako elementuak ditu. Hondarrezko gunean aurreko jolas parkea zeuden hainbat elementu mantendu dituzte, hala nola kanikekin, txapekin edo harriekin jolasteko lurreko margoak eta ziburu pare bat.

Erreka ertzeko belardian beste gune bat dago kasu honetan psikomotrizitatea, oreka lantzeko. Ezkutatuta egoteko guneak ere baditu. Hasieran hainbat tamainatako egurrekin egindako zirkuitoa dago eta zirkuitu horren albo batean “slackline” zinta. Erdigunean, egurrezko mahaitxo batzuk, errekara jaisteko bidezidorra eta txori habia handi bat daude. Habia egurrezkoa da eta urritz makilez egina dago. Aukera ematen du sartu eta barruan jolasteko.

Bestelako zerbitzuak

Plazan bertan frontoia komunekin eta kafetegi bat daude.

Jolaserako gunea herritar helduekin zein gazteekin egindako parte hartze prozesu baten emaitza da. Mañariako Udalak haurren beharrak aztertzeko tailerrak egin zituen aurrekontu parte-hartzaileen barruan, eta ondorioa izan zen herriko plazako kioskoa jolasgune bihurtu behar zela. Prozesu horretan haurren zein gurasoen ideak hartu ziren kontuan eta txirristak, eskalatzeko horma txiki bat, tirolina bat, sare bat eta sokekin igotzeko gune bat adostu zituzten.

Anbotoko albistea

Hona hemen, prozesuan parte hartu zuen herritar batek kiosko berriaren maketa bat sortu zueneko irudi bat. (Iturria: anboto.org)

Endika Jaiori (Mañariko Alkateari)  elkarrizketa: Mañariko kioskoa jolas-parke bihurtu dute. Nola izan da prozesua?

Argazki galeria hemen

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude