Espazioaren deskribapena

Parkeak 34.000 metro karratuko azalera du eta Ega ibaiaren ertzean dago. Haurrendako bi jolas-parke, zuhaizti zabala, skatean egiteko bi egitura, eserlekuak eta iturriak ditu. Zaintzarik gabeko bainulekua ere bai Ega ibaian.

Bestelako zerbitzuak

Parkeak hiru sarrera ditu: bazter banatan bat eta erdi parean beste bat. Leku lasaia eta atsegina izanik jende askoren pasealekua da. La Hormiga taberna atsedenerako leku egokia da, batez ere udako egun sargorietan.

Sorreran zerealaren, olibondoaren eta mahatsaren laborantzarako erabili zuten lursaila. 1560. urtean erabaki zuten erreka bazterreko espazio horri pasealeku erabilera ematea eta hainbat zuhaitz landaketa egiten zituzten bertan. Orduan hartzen du espazioak Los Llanos izena eta bisitarien aisialdi leku bilakatzen da. Parkean aipamen berezia merezi duten hainbat zuhaitz daude.

 XVII. mendean hiru komentu zeuden inguru honetan: klaratarrena, benediktarrena eta frantziskotarrena —gaur egun ez dago—. Zalantzarik gabe gaur egungo ondare giroaren oinarria dira.

Gerora etorri zen eskolapioen komentua; gaur egun Lizarrako Ikastola dena. 1989 eta 1992 urteetan Lizarrako Udalak lursail pribatu batzuk erosi zituen parkeko azalera handituz. 1998an San Benito komentua udal jabegora igaro zen, eta gaur egun zati bat zinema eta auditorio bilakatu da.

 Gunearen izena: Los Llanos parkea.
Helbidea: Los Llanos pasealekua kalea.
Kokapena: herrigunean.
Estalia edo irekia: irekia.
Sarrera: doan.
Iturria: bai.
Komunak: bai, parkean dagoen La Hormiga tabernan.
Irisgarritasuna: oinez, bizikletaz, patinetan…
Gurpildun aulkientzako irisgarria: bai.
Aparkalekua: bai.